Zabalarra

Hasiera » HEZKIDETZA/ELKARBIZITZA

Category Archives: HEZKIDETZA/ELKARBIZITZA

AZAROAK 25 ZABALARRAN

Argazki gehiago hemen

2018ko Azaroak 25

“EZ NAIZ ZUREA, NIREA NAIZ”

3.png

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etan egingo dugun DANTZAN parte hartzera ere gonbidatzen gaituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi du sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen digute.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin nahi dute emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen gaituzte; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

MAIATZAK 21: KULTURARTEKOTASUN eguna

Maiatzaren 21an KULTURARTEKOTASUNAren eguna ospatu dugu eskolan

Gure eskola komunitatean hainbat familia daude hamaika jatorri ezberdinetakoak: Bolibia, Brasil,  Ekuador, Errumania, Etiopia, Ghana, Ginea Ekuatoriala, Irlanda, Ingalaterra, Kolonbia,Pakistan, Portugal,Senegal,Mali, Maroko, Mexiko, Nigeria…

…eta guztiak dute euren kulturako adierazpen ezberdinak: kantak,   jolasak, olerkiak,  dantzak,   ipuinak…

Horretarako egun horretan zehar hainbat ekintza egon ziren ikasle guztientzako ipuin kontaketekin eta aste guztian zehar karrajoan erakusketa egongo da jantziak, tresnak, edota musika tresnekin.

 

 

 

 

 

 

MAIATZAK 17 LGTB EGUNA

Datorren maiatzaren 17an, LGTB egunaren ikurra den ostadarra irudikatuko dugu. Horretarako egun horretan ikasle bakoitzak bere mailari dagokion koloreko kamiseta edo sudadera jantzita ekartzea eskatzen dizuegu. Aurretik prestatzen hasi zaitezten, hau izango da maila bakoitzak izango duen kolorea:

HH 2 urte: GORRIA

HH 3 urte: GORRIA

HH 4 urte: LARANJA

HH 5  urte: LARANJA

1 maila A eta B: HORIA

2 maila A(tutorea Monica): HORIA

2.maila B(tutorea Idoia): BERDEA

3.maila A eta B: BERDEA

Marigorringo gela: BERDEA

4.maila A eta B: URDINA

5.maila A(tutorea: Amaia): URDINA

5.maila B( tutorea Irati): MOREA

6.maila A eta B: MOREA

HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA BATZORDEA

KULTURARTEKOTASUNAREN EGUNA

Aurtengo ikasturtean, maiatzaren 21ean, kulturartekotasunaren eguna ospatuko dugu eskolan. Gure eskola komunitatean hainbat familia daude jatorri ezberdinetakoak eta guztiak izango dute euren kulturako espresio ezberdinak (kantak, jolasak, olerkiak, dantzak, ipuinak…).

Komunitateko partaide diren heinean,  aipatutako espresio horiek komunitatean partekatzea nahi izango genuke.

Ama, aita, amama, aitita….animatuko zinateke eskolara etorri eta ikasleei zurea den kanta, jolasa, olerkia, dantza, ipuina,… kantatzera, kontatzera…?

Horrela bada, jarri zaitez gurekin harremanetan zure seme edo alabari ondoko orritxoa beteta emanez tutoreari emateko.

Ikaslearen izena—————————————————————

Maila——————————————————————————–

Kontakturako telefonoa—————————————————-

 

ANIMA ZAITEZTE!!!!!

 

ELKARBIZITZA/HEZKIDETZA BATZORDEA

 

MARTXOAK 8 ZABALARRA ESKOLAN

Horrelan ospatu genuen Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna Zabalarra Eskolan:

“ZUEN BIZITZA. GURE HISTORIA” BIDEOA

Martxoak 8ko Emakumearen Eguna dela eta Guraso Elkartetik “Zuen Bizitza.Gure Historia” proiektua jarri genuen martxan gure seme-alabek, amamen bizipenen bitartez, gure familien emakumeak zelan bizi izan diren ezagutu ditzaten.

Hau lortzeko eskola komunitatearen parte-hartzea izan genuen, eta bereziki amama zoragarri batzuen parte-hartzea, euren bizipenak eta lekukotasuna utzi digutenak. Horrela, haien bizitzaren zatitxo bat jaso dugu hurrengo bideoan.

Eskerrik asko guztioi!!

MARTXOAK 8KO EGITARAUA

Hau da biharko egitaraua gure eskolan. Etorri eta parte hartu!!

Martxoak 8 (4)

Martxoak 8 (3)

Hau da dantzatuko dugun abestia

ZURE BIZITZA GURE HISTORIAREN ZATI BAT DELAKO

IGEtik, Martxoaren 8ko eguna dela eta, bideo-dokumental bat egiteko asmoa dugu.  Bertan Eskolako amama direnek, biloben adina zutenean, bizitza nolakoa zen kontatzea nahi dugu eta ordutik emakumearen mundua nola aldatu den ezagutu.

Historia honetan parte hartu nahi duen amama bazara, jarri kontaktuan Rebecarekin (696141373) Whatsapp edo sms bidez edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora otsailaren 6a baino lehen.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

ASANBLADA IREKIA ANDRAGUNEAN

Datorren urtarrilaren 21ean asanblada irekia antolatu da Andragunean goizeko 11etan. Martxoak 8ko egunean greba feminista egitea da helburua eta horretarako ekintza ezberdinak diseinatzea.

Ez da greba klasikoa izango soilik, baizik eta ahalik eta emakume gehien batzea eta denen artean greba osatuko dituzten ekintzak erabakitzea denen ekarpenekin.
WhatsApp Image 2018-01-13 at 15.40.25.jpeg