Zabalarra

Hasiera » ALBISTEAK

Category Archives: ALBISTEAK

LANDAKO ETA ZABALARRAKO ELKARLANA

Landako eta Zabalarrako guraso elkarteen elkarlana bere emaitzak ematen ari dira. Momentuz gaur arratsalderako eszenatokia prest daukagu! Zatozte ondo pasatzera!!

WhatsApp Image 2018-12-03 at 10.12.26.jpeg

GABONETAKO SORMEN TAILERRAK

Gabonak Robotika eus

GABONAK ZABALARRAN

Gabonak zabalarran

Jeitsi fitxa hemen: GABONAK ZABALARRAN [PDF]

LANDAKO ETA ZABALARRAKO GURASO ELKARTEEK BAT EGITEN DUTE

Elkar batzen dituen guztiaren jakitun, Durangoko Zabalarra eta Landako eskola publikoetako gurasoak, Guraso Elkarteen bitartez talde lana egitea erabaki dute, indarra eta baliabideak partekatuz familiek eta umeek talde lan honen onurak jaso ditzaten.

Hau dela eta, datorren abenduaren 3an, astelehena, Euskeraren eguna ospatzeko familia ikuskizuna eta txokolatada antolatu dituzte arratsaldeko 17.00etan Landako eskolan. Bertara eskola bietako familiak eta nahi duen guztia gonbidatua dago. Eidabe antzerki taldearen Txapela buruan eta dantza munduan”, adin guztietakoak dantzan jartzen dituen ikuskizun dibertigarria da. Ostean bertaratutako guztientzat, 18:00ak aldera, txokolatada izango dugu.

Elkarlan hau ez da berria. Eskola biek urte bi daramatzate Berton Bertokoa proiektuarekin lanean. Zeinetan eskolako jantoki eredua aldatzeko ahalegin bat bultzatu nahi den, menuetan inguruko produktuak erabiliz eta ez dagoen lekuetan sukalde baten eraikuntza proposatuz, Zabalarrako kasuan gertatzen den moduan.

Guraso Elkarte bietako kideak sarritan batu izan dira esperientziak, ideiak eta kontaktuak elkar trukatzeko. Esate baterako orain dela gutxi Landako eskolan bertoko produktuekin egindako merienda. Bertan 300 pertsonek parte hartu zuten. Ekintza hau, Berton Bertokoari lotua, Zabalarra eskolan ekainean burutu zuten.

“EZ NAIZ ZUREA, NIREA NAIZ”

3.png

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etan egingo dugun DANTZAN parte hartzera ere gonbidatzen gaituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi du sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen digute.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin nahi dute emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen gaituzte; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

OLENTZEROREN ETXERA TXANGOA

Guraso Elkarteak Abenduaren 7an, ostirala, Legazpiko Mirandaola baserrira
irteera antolatu du. Han bi jarduera burutuko ditugu:

1. OLENTZEROREN GALTZERDIAK TAILERRA: Artzaintzaren
ekomuseoan ardien mundua ezagutuko dugu.(ordu bateko iraupena).
2. OLENTZERO IKAZKINA MIRANDAOLAN: Burdinola batera bisita, ipuin
kontalaria, Olentzerorekin berriketaldiak, gaztainak dastatzea… (beste
ordu bat).

Informazio gehiago www.lenbur.com orrialdean.
 IRTEERA ORDUA: 9:45 Kurutziaga ikastolaren aurreko geldigunetik.
 ITZULERA ORDUA: 14:15 Legazpitik.
 IZENA EMATEKO eta ORDAINTZEKO EGUNAK: AZAROAK 20 eta 21, 16:45etik 17:15era, IGEren gelan.
 PREZIOA: 10€ pertsonako (sarrera+autobusa).

55 jesarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren
egokitzapenak egiten saiatuko gara.

ZABALARRAN NAHI BADUDU AHAL DUZU!!

Zabalarran beti bilatzen dugu ondo pasatzeko aitzakiren bat!

Horregatik, datorren ostegunean, azaroak 15, 6:45 etik 17:45era
aterpean, euskara batzordeko gurasook jai txiki bat prestatu
dugu. Musika izango dugu, Amaiur eta Ikerren eskutik, photocalla
izango dugu argazki dibertigarriak egiteko, Euskaraldian izena
emateko aukera ere izango da. Eskolara ume zain etortzen
zareten guraso, aittitte-amama ta gainontzekoak…

GONBIDATUTA ZAUDETE!

Zabalarran nahi badozu AHAL DOZU!!

WhatsApp Image 2018-11-12 at 08.17.09.jpeg

2018/19 IKASTURTEKO BERRANTOLAKETA

Hurrengo 2018/19 ikasturterako zikloen berrantolaketa bat egin da gure eskolan. Hori dela eta tutore batzuk zikloa aldatuko dute.
Ikasturte berriaren informazioa eskuratzeko irailaren 5ean eskolako tabloietan ikasleen zerrendak eta tutoreen izenak egongo dira Zuzendaritzak jakin arazi digunez.

ZABALARRAKO 1. GINKANA

Hau da Zabalarrako 1. Ginkanaren taldeak:

CARTEL 2 COPIAS EN A4

Ginkana 2

ginkana 6

ginkana 7

OHARRA
ETORRI FUTBOL ZELAIRA 19:30ETAN NAHI BADUZU ERREPIKATU GINKANA

ANIMATU AITAK/AMAK…

JOLASTU AHAL DA PELUKEKIN/MOZORROEKIN…

1º KIROL GINKANA ZABALARRAN

Eskolako jaian ekainaren 22an arratsaldeko 17,00etan Zabalarra eskolako 1. Kirol
ginkana.
MARKATZAILE BARIK
HELBURUA: ZENBAT MINUTU EMAN DEZAKE ZABALARRA ESKOLAK KIROLEAN
ETENGABE?
AITA, AMA, UME..EDONORK HAR DEZAKE PARTE, ANIMATU ZAITEZTE!!
5 jokalariz osaturiko taldeak izango dira (berdin dio nagusi zein ume) eta jolastuko
dute horrela:
**futbol partiduak 10 minutu iraungo du (5 jokalari 5 jokalariren aurka).
**ping pong partidak 10 minutu iraungo du (talde bakoitzeko kide batek jolastuko
du puntu batera eta kaleratu ahala bere taldeko beste kide bat sartuko da)
**saskibaloi saio bakoitzak 10 minutu iraungo ditu (5 jokalari 5 jokalariren aurka)
**eskupilota partidak 10 minutu iraungo du (talde bakoitzeko kide batek jolastuko
du puntu batera eta kaleratu ahala bere taldeko beste kide bat sartuko da)

___________________________________________________________________________________
1º KIROL GINKANA ZABALARRAN
GINKANAN JOKALARI BEZELA JOLASTU NAHI BADUZU IDATZI ZURE IZEN ABIZENAK ETA EMAN
ANDEREÑOARI/MAISUARI HORRIA EKAINAREN 18a BAINO LEHEN.
UMEAREN IZEN ABIZENAK_______________________________________MAILA______________
AITA EDO AMA EDO……. NAHI BADUZU JOLASTU IPINI ZURE IZEN ABIZENAK:
_____________________________________ ZURE UMEAREN MAILA____________
_____________________________________ ZURE UMEAREN MAILA______

Ginkana kirola