Zabalarra

Hasiera » Articles posted by Zabalarra IGE

Author Archives: Zabalarra IGE

MUSIKOTERAPIA TAILERRA HELDUENTZAT

Zabalarrako guraso elkarteak helduentzako MUSIKOTERAPIA TAILERRA eskaini nahi dizue oraingo honetan.

Zer da musikoterapia?

Hitzak berak adierazten duen moduan, musika eta bere elementuen bidez, hau da, soinua, erritmoa, melodia eta armoniaren bitartez, gizakiaren ongizate fisiko eta emozionala bilatzen duen terapia da.
Musika ardatz harturik, komunikazioa, harremanak, aprendizaia, mugimendua, adierazpena… sustatzen laguntzen du.

Gure eguneroko erritmo azkarrari, parentesi edo tarte bat egiteko aukera ezin hobea duzue honako hau! Animatu eta eman izena.

Eguna: abenduak 18, asteartea
Ordua: 17:00
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 10 euro

Umezaintza zerbitzua egongo da.

Izena emateko whassap-a bidali zenbaki hauetara: 639196192 edo 645718843. Izena emateko azken eguna ASTELEHENA izango da.

Berton-Bertokoaren bideokliparen aurkezpena Durangoko Azokan

BIDEOKLIP AZOKAN (1) (1).jpg
BIDEOKLIP AZOKAN (3) (1).jpg

LANDAKO ETA ZABALARRAKO ELKARLANA

Landako eta Zabalarrako guraso elkarteen elkarlana bere emaitzak ematen ari dira. Momentuz gaur arratsalderako eszenatokia prest daukagu! Zatozte ondo pasatzera!!

WhatsApp Image 2018-12-03 at 10.12.26.jpeg

GABONETAKO SORMEN TAILERRAK

Gabonak Robotika eus

GABONAK ZABALARRAN

Gabonak zabalarran

Jeitsi fitxa hemen: GABONAK ZABALARRAN [PDF]

LANDAKO ETA ZABALARRAKO GURASO ELKARTEEK BAT EGITEN DUTE

Elkar batzen dituen guztiaren jakitun, Durangoko Zabalarra eta Landako eskola publikoetako gurasoak, Guraso Elkarteen bitartez talde lana egitea erabaki dute, indarra eta baliabideak partekatuz familiek eta umeek talde lan honen onurak jaso ditzaten.

Hau dela eta, datorren abenduaren 3an, astelehena, Euskeraren eguna ospatzeko familia ikuskizuna eta txokolatada antolatu dituzte arratsaldeko 17.00etan Landako eskolan. Bertara eskola bietako familiak eta nahi duen guztia gonbidatua dago. Eidabe antzerki taldearen Txapela buruan eta dantza munduan”, adin guztietakoak dantzan jartzen dituen ikuskizun dibertigarria da. Ostean bertaratutako guztientzat, 18:00ak aldera, txokolatada izango dugu.

Elkarlan hau ez da berria. Eskola biek urte bi daramatzate Berton Bertokoa proiektuarekin lanean. Zeinetan eskolako jantoki eredua aldatzeko ahalegin bat bultzatu nahi den, menuetan inguruko produktuak erabiliz eta ez dagoen lekuetan sukalde baten eraikuntza proposatuz, Zabalarrako kasuan gertatzen den moduan.

Guraso Elkarte bietako kideak sarritan batu izan dira esperientziak, ideiak eta kontaktuak elkar trukatzeko. Esate baterako orain dela gutxi Landako eskolan bertoko produktuekin egindako merienda. Bertan 300 pertsonek parte hartu zuten. Ekintza hau, Berton Bertokoari lotua, Zabalarra eskolan ekainean burutu zuten.

AZAROAK 25 ZABALARRAN

Argazki gehiago hemen

2018ko Azaroak 25

“EZ NAIZ ZUREA, NIREA NAIZ”

3.png

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etan egingo dugun DANTZAN parte hartzera ere gonbidatzen gaituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi du sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen digute.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin nahi dute emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen gaituzte; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

EUSKARALDIA ZABALARRAN

Primeran pasatu genuen argazkiak ataratzen Euskaraldiko jaian

Ahobiziak eta belarriprestak denak prest!!!

EUSKARALDIA ZABALARRAN

ZURE SEME-ALABEN ELIKADURAK ARDURATZEN BAZAITU… HAU DA ZURE TALDEA!

Durangaldeko hainbat eskola publikotako guraso talde batek osatzen dugu: Zabalarra, Landako, Iurreta, Atxondo, Abadiño, Matiena, Berriz, Zaldibar, Mallabia, Zornotza eta Elorrio. Gure seme-alaben etorkizuna zaindu eta hobetzeko helburuaz batu gara eskoletako jantokietan ezarri diguten ereduan aldaketa bat sustatu nahian. Nahiz eta eskola bakoitza desberdina izan gure beharrak eta helburuak oso antzerakoak dira, horregatik, aldarrikapen adostua, partehartzailea eta praktikoa dira gure nortasunaren seinale.

ZEINTZUK DIRA EKIMENAREN HELBURUAK

  • Umeek osasuntsu jan dezatela

Bertoko elikagaiak, sasoikoak eta kalitatezkoak jan ditzatela nahi dugu.

  • Eskolan bertan sukaldatu dadila

Tokian sukaldatzen diren elikagaiek bere propietateak mantentzen dituztelako.

  • Jantoki zerbitzua duintzea

Zerbitzu bat izatetik gune hezitzaile bat izatera pasa dadila, era berean langileen lan baldintzak hobetuz.1234578

  • Gure eskualdeko jasangarritasuna

Gure jantokietan era naturalean hazitako elikagaiak nahi ditugu, lehen sektorea eta tokiko ekonomiaren alde apostua eginez.

ZEINTZUK DIRA 2018-2019 IKASTURTERAKO ESKAERAK ZABALARRAN

    • Eskatutako sukaldea egitea.
    • Gure eskolan bertoko produktu eta ekoizleak ezagutaraztea.
    • Jantoki batzordeari behar zaion garrantzia ematea.
    • Katering enpresak ematen duen zerbitzuan hobekuntzak negoziatzea.IRUDI4.jpg

 

Zabalarrako taldea hilean behin batzartzen gara eta eskolarteko taldea ere. Gogoa duen jendea behar dugu, hurreratu zaitez! (Isa 657771670)